Ager Vasconum

Literatur lehiaketa

Historia

Lehiaketaren ibilbide historiko laburra

2014an Tafallako Udalak 12-30 urte bitarteko gazteentzako euskarazko literatura lehiaketa sortu zuen. Herri mailan. 2015ean Nafarroako Erdialdera eta Erriberara ere hedatu zen.

2017 2018 urteetan zabalpen geografiko handiagoa hartu zuen lehiaketak eta Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten ondoko udalek: Tafalla, Estella-Lizarra, Lodosa, Zangoza, Erriberri eta Irantzuko Mankomunitatea. Helburua zen Nafarroako hegoaldean, hau da, Nafarroako Ager Vasconum lurraldean euskarazko sormen literario sustatzea gazteen artean. Gazteak motibatzea euskaraz idatz dezaten.

Azken edizio hauetan beste herri batzuk joan dira sartzen ekimenean: Gares, Viana, Zizur Nagusia (bertan ikasten baitute gure eskualdeko ikasle askok).

Azpimarratu behar da Euskarabidea-Nafarroako Gobernuak, Euskaltzaindiak eta Altaffaylla eta Elkar fundazioek eginiko lana. Hasieratik ilusio eta eskuzabaltasun handia erakutsi baitute: lehiaketa zabalduz eta sustatuz.

Ager Vasconum zifratan

Jasotako idazlanak
0
Narratiba idazlanak
0
Poesia idazlanak
0
Saridunen kopurua
0

Albisteak

Ez galdu azken berriak

Urtean zehar, beti ere lehiaketari loturiko azken berriak