Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren IX. edizioko lan sarituak

Baditugu Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren IX. edizioko lan sarituak! Aurreko urteetan bezala, 12-30 urte bitarteko gazteek parte hartu dute, Nafarroako Erdialdeko eta Hegoaldeko D ereduko ikasleak: idazle gazte sortzaileak.

Obra irabazleek 50 eta 300 euro arteko sariak jasoko dituzte Garesen ekainaren 18an eginen den IX. Ager Vasconum Literatura Lehiaketaren Sari Banaketa ekitaldian. Arratsaldeko 19:15ean izanen da, kokaleku paregabean: Garesko zubi erromanikoaren azpian, zubipean. Eguraldia ez bagenu lagun, ondoko Vinculo Etxean atertuko ginateke gala ospatzeko.

*Oharra: Bertaratutakoren batek mugikortasun murriztua badu, aldez aurretik jakinarazi Garesko euskara zerbitzuari, mesedez, behar diren neurriak har ditzan.

 

Jarraian 2026ko saridunak. Zorionak!:

 

POESIA SARIAK
Eskualdea / Ikasmaila / Idazlana / Izen-abizenak

Lizarra / DBH1-2 Gora-behera marea Duna Galilea Aramendia
Erriberri / DBH1-2 Zikoina Garazi Sota Pernaut
Lizarra / DBH1-2 Nire ahizpa Irati Ugarte
Lizarra / DBH3-4 Higadura Amaiur Elbusto
Erriberri / DBH3-4 Sagarra Eunate Paternain Sanz
Erriberri / DBH3-4 Palestinako haurra Laia Urriza Jimeno
Erriberri / 17-20 urte Zure hutsuneari begira Nahiara Urkiaga Bini
Erriberri / 17-20 urte Lurpetik loratu Nahia Larrasoaña Gortari
Lizarra / 21-30 urte Eten bati laudorioak Maite Areitioaurtena Aznarez

 

NARRAZIOA SARIAK
Eskualdea / Ikasmaila / Idazlana / Izen-abizenak

Zizur-Izarbeibar / DBH1-2 Atzera begiratu ezinik Mikel Senosiain Argiñano
Erriberri / DBH1-2 Lur azpiko bizitza Tariq Alvarez Moreno
Erriberri / DBH1-2 Amona Eulaliaren denbora Garazi Sota Pernaut
Lizarra / DBH3-4 Gazta-tarta zaporeko kafesnea Unax Morentin
Zangoza / DBH3-4 Sua mendian Irati Oses Cuesta
Erriberri / DBH3-4 In memoriam Irati Berrotaran Velaz
Erriberri / 17-20 urte Ez ezazu inoiz samurtasuna bazterrean utzi Aitziber Iparrea Maya
Erriberri / 17-20 urte Zuen begiradak eraikitako ispilua naiz Nahia Larrasoaña Gortari
Lizarra / 21-30 urte Munduaren beste aldean Onintze Arrastia Mauleon

 

MERINDADEETAKO SARIAK
Eskualdea / Ikasmaila / Idazlana / Izen-abizenak

Erriberri / Narrazioa DBH 3-4 Oihukatzen duen isiltasuna Zhara Aldasoro Larrañaga
Lizarra / Poesia DBH3-4 Zuhaitz bati begira Lide Barcenilla
Zizur-Izarbeibar- Mañeruibar / Narrazioa 17-20 Denboraren bihotza Naire Jorqui
Zangoza Narrazio DBH 3-4 Afrikaraino Maitane Baigorri Mendioroz

 

 

Amaitzeko zenbait datu adierazgarri, jarraian urtez urte entregatu diren lanak eta antolatzaileak:

2014 – 33 lan (Antolatzaile: Tafalla bakarrik)
2015 – 37 lan (Tafalla bakarrik)
2017 – 146 lan (Tafallari, Erriberri, Zangoza, Lizarra eta Lodosa batu zitzaizkion)
2018 – 154 lan (Irantzu Mankomunitatea batu zen)
2019 – 144 lan
2020 – 0 lan (Pandemia)
2021 – 106 lan
2022 – 125 lan
2023 – 192 lan (Garesko Udala batu zen)
2024 – 128 lan (Viana eta Zizur Nagusia batu ziren)
2025 – 124 lan

2026 – 171 lan

Guztira, beraz, 1360 idazlan, 711 narratiban eta 544 poesian. Argi dago, beraz, euskaraz idazteko grina eta gaitasuna dagoela Nafarroako hegoaldean, baita euskaraz hamaika istorio kontatu beharra ere. Izan ere, lehiaketa urtetik urtera gero eta leku gehiagotara iritsi da.

Berria partekatu