Saridunak

Ager Vasconum

Urtez urte leihaketaren saridunak

Atal honetan lehiaketan izan diren saridunen datuak eskaintzen dira: urtez urte, izen-abizenak, herriak, lanen izenburuak eta epaimahaiak lan bakoitzari buruz egin dituen balorazioak.

POESIA SARIAK
Eskualdea / Ikasmaila / Idazlana / Izen-abizenak

Erriberri / DBH1-2 Hamsterra Eunate Paternain Sanz
Erriberri / DBH1-2 Hobe isilik! Garazi Sota Pernaut
Lizarra / DBH1-2 Itsasoaren kantua Arai Goñi
Erriberri / DBH3-4 Gugatik Irati Berrotaran Velaz
Erriberri / DBH3-4 Zerura begira Ainara Alfaro Ruiz
Erriberri / DBH3-4 Nire akatsak Unai Ayucar Montero
Lizarra / 21-30 urte Giza baldintza Maite Areitioaurtena Aznarez

NARRAZIOA SARIAK
Eskualdea / Ikasmaila / Idazlana / Izen-abizenak

Lizarra / DBH1-2 Errusiar mendia Artai García de Eulate
Lizarra / DBH1-2 Juanitaren abentura Hugo Ruiz
Lizarra / DBH1-2 Gurasoen banatzea Amale Apesteguia Bakaikoa
Erriberri / DBH3-4 Isiltasunaren hizkuntza Maia Campos Marco
Erriberri / DBH3-4 Kamera noiznahi atera dezaket Aitziber Iparrea Maya
Lizarra / DBH3-4 Amaieraren hasiera Ainara Wendler
Lizarra / 17-20 urte Bizirauten ikasi Onintze Arrastia
Zizur-Izarbeibar / 17-20 urte Idazlana Urko Lopez Garralda
Zangoza / 21-30 urte Gure bizitzen kontaketa Amaia Bihotz Zugarramurdi Menta

MERINDADEETAKO SARIAK
Eskualdea / Ikasmaila / Idazlana / Izen-abizenak

Lizarra / Poesia DBH1-2 Pirata Duna Galilea
Zangoza / Poesia 21-30 urte Dana Amaia Bihotz Zugarramurdi Menta
Erriberri / Narrazioa 17-20 urte Oroimena bizirik Xabier Etxeberria Lopetegui
Zizur-Izarbeibar / Narrazioa DBH 3-4 Segundoen ametsa Oneca Iturgaiz Ciriza

URTEA eta MODALITATEA

IZEN-ABIZENAK

HERRIA

IZENBURUA

Narrazioa DBH 1-2

Irati Berrotarán Velez

Tafalla

Dena ez da hemen bukatzen

Narrazioa DBH 1-2

Andoitz Casanova Ezpeleta

Tafalla

Sei aste

Narrazioa DBH 1-2

Bera Berrio Equiroz

Tafalla

Nire balkoitik begira

Narrazioa DBH 3-4

Xabier Larraburu Marquina

Tafalla

Labarrako sorgina

Narrazioa DBH 3-4

Leire Goikoetxea

Lizarra

Bizitzaren erlojua

Narrazioa DBH 3-4

Xabier Zufiaurre Ayerra

Tafalla

Hilen gaua

Narrazioa 17-20 urte

Leire Asurmendi Gracia

Zangoza

Mateo astoaren abenturak

Narrazioa 17-20 urte

Onintze Arrastia Mauleon

Arellano

Bidelagunak

Poesia DBH 1-2

Ion Armendariz Berango

Tafalla

Nire buruko mina

Poesia DBH 1-2

Bera Berrio Esquiroz

Tafalla

Ispilua

Poesia DBH 1-2

Eunate Paternain Sanz

Tafalla

Loreak udaberrian

Poesia DBH 3-4

Eider Flamarique Tejerina

Tafalla

Farozaina

Poesia DBH 3-4

Aitziber Iparrea Maya

Tafalla

Isiltasuna, estimatu behar zaitut

Poesia DBH 3-4

Lide Etxarri

Lizarra

Lapurreta

Poesia 17-20

Maite Areioaurtena Aznarez

Lizarra

Iruñea 26/04 19:00

Poesia 21-30 urte

Naroa Villar San Martin

Tafalla

I(h)esi

Lizarrako merindadea (21-30 urte)

Gaizka Gonzalez Barragan

Viana

Anitzak

Zangozako merindadea (17-20 urte)

Adrian Itoiz Lacosta

Zangoza

Baso sorgindua

Erriberriko merindadea (DBH 1-2)

Eunate Paternain Sanz

Tafalla

Lunetak

Zizur-Izarbeibarra (DBH 3-4)

Paula Sanchez Lopez de Dicastillo

Gares

Amets

URTEA eta MODALITATEA

IZEN-ABIZENAK

HERRIA

IZENBURUA

Narrazioa DBH 1-2

Iraide Apestegia Bakaikoa

Lizarra

Asteburua laku ondoko etxean

Narrazioa DBH 1-2

Ura Vergara Aguirre

Ugar

Ilargi beteko gauak

Narrazioa DBH 1-2

Ainara Iriarte Zabalza

Zizur Txiki

Almendrondoko neska

Narrazioa DBH 3-4

Naroa Sola Ballaz

Tafalla

Beldurrak

Narrazioa DBH 3-4

Arrate Sola Itoiz

Zangoza

Bakarrik nirea

Narrazioa DBH 3-4

Oier Martinez Laborería

Lukin

Iluntasuna Lekunberrin

Narrazioa 17-20 urte

Onintze Arrastia Mauleon

Arellano

Zortziko bizia

Narrazioa 17-20 urte

June Berrio Eskiroz

Tafalla

Itzala azaleratzean

Narrazioa 21-30 urte

Julene Flamarique Jimenez

Tafalla

Sagarrondoa

Olerkia DBH 1-2

Edurne Zufiaurre Ayerra

Tafalla

Nire tristura

Olerkia DBH 1-2

Irati Usabarrena

Lizarra

Eskuak

Olerkia DBH 1-2

Maitane Lizarraga

Lizarra

Ilunabarra hondartzan

Olerkia DBH 3-4

Maialen Segura Ibarrola

Tafalla

Neska bikaina naiz, baina…

Olerkia DBH 3-4

Markel Sueskun

Lizarra

Erredundantea

Olerkia DBH 3-4

Unax Indurain Irañeta

Tafalla

Gernika

Olerkia 17-20 urte

Maite Areitioaurtena Aznarez

Iruñea (Lehen Gollanokoa)

Oroimenak

Olerkia 21-30 urte

Naroa Villar San Martin

Tafalla

Aske izaterik bada?

Zangozako merindadea

Uxue Gogorza Aznar

Kaseda

Ezin lorik hartu

Lizarrako merindadea

Eneko Azkona

Lizarra

Lore gorria

Zizur zendea-Izarbeibar

Olaia Martínez Guembe

Gares

9 gau

Erriberriko merindadea

Ainara Alfaro Ruiz

Tafalla

Lagunak

URTEA eta MODALITATEA

IZEN-ABIZENAK

HERRIA

IZENBURUA

Narrazioa DBH 1-2

Eneko Rodriguez Fernández

Lizarra

Izan ezin ginen guztia

Narrazioa DBH 3-4

Amets Muñoz Bermejo

Tafalla

Eguzkiloreak ilargiari begira

Narrazioa 17-20 urte

Onintzen Arrastia Mauleon

Arellano

Garai berrien islada

Narrazioa 21-30 urte

Amaia Jaso Ramirez

Tafalla

Nahietan beharrak

Poesia DBH 1-2

Nora Urrea

Lizarra

Paradisua

Poesia DBH 3-4

June Berrio Esquiroz

Tafalla

Eklipsea

Poesia 17-20 urte

 

 

 

Poesia 21-30 urte

Amaia Jaso Ramirez

Tafalla

Baldin eta zentzuduna banintz

Aipamena

Iraia Sola Iguacel

Zangoza

Erretzen diren malkoak

Aipamena

Naroa Villar San Martin

Tafalla

Bide zuzenetik oker

Aipamena

Eider Pelaez

Aiegi

Bi maitaleen kondaira

URTEA eta MODALITATEA

IZEN-ABIZENAK

HERRIA

IZENBURUA

Narrazioa DBH 1-2

Anne Urdin

Garinoain

Hila aurkitu zituzten bi ahizparen istorioa

Narrazioa DBH 3-4

June Iriarte

Lizarra

1936

Narrazioa 17-20 urte

Onintze Arrastia

Arellano

Julia

Narrazioa 21-30 urte

Mikel Abete Perez

Tafalla

Submariner

Poesia DBH 1-2

Oihan Hualde Guillen

Puiu

Bizitzaren zuhaitza

Poesia DBH 3-4

Leire Gardoki Zubelzu

Lizarra

Distantzia

Poesia 17-20 urte

Naroa Villar San Martin

Tafalla

Ahanztuaren zaindari

Poesia 21-30 urte

Amaia Jaso Ramirez

Tafalla

Minari

Aipamena

Eider Caballero Sanchez

Gorozin

Amonari komeriak

Aipamena

Izadi Segura

Tafalla

Krisantemo gorria

Aipamena

Udara Pascual Semitiel

Zangoza

Hau izango al da nahi dudana?

URTEA eta MODALITATEA

IZEN-ABIZENAK

HERRIA

IZENBURUA

Narrazioa DBH 1-2

Haizea Belloso Esquiroz

Tafalla

Tatuajea

Narrazioa DBH 3-4

Hegoi Caballero

Lizarra

Galderak bukatu dira

Narrazioa 17-20 urte

Leyre Miranda Pagola

Zangoza

Udarako gau luzeak

Narrazioa 21-30 urte

Mikel Abete Perez

Tafalla

Alprojen enkantea

Poesia DBH 1-2

Amets Muñoz Bermejo

Tafalla

Ez da inor ohartzen

Poesia DBH 3-4

Maialen Ramírez Urbistondo

Tafalla

Pinpilinpauxa

Poesia 17-20 urte

Susana Días Convers

Tafalla

Iluntasuna

Poesia 21-30 urte

 

 

 

Aipamena

Eneko Etxarri

Lizarra

Liburuen boterea

Aipamena

Ane Guillen Recalde

Tafalla

Gauero

Aipamena

Lucía Orradre Fernandez

Domeño

Ametsa, amesgaizto bihurtuta

URTEA eta MODALITATEA

IZEN-ABIZENAK

HERRIA

IZENBURUA

Narrazioa DBH 1-2

Onintze Arrastia Mauleon

Arellano

Loreak

Narrazioa DBH 3-4

Ainara Ortueta Salaberri

Tafalla

Nahia eta ezina

Narrazioa 17-20 urte

Eider Caballero Sanchez

Gorozin

Txolarreak

Narrazioa 21-30 urte

Iñigo Urzain Andueza

Tafalla

Gau ilunetako argia

Poesia DBH 1-2

Arturo Jimenez Izaguirre

Allo

Denbora

Poesia DBH 3-4

Julene Flamarike Jimenez

Tafalla

Aditzekin zu

Poesia 17-20 urte

 

 

 

Poesia 21-30 urte

Edurne Urzain Andueza

Tafalla

Zintzotasunak

Aipamena

Irati Velez Ruiz

Tafalla

Bidaia luzeegia

Aipamena

Anne Elizaga Lara

Lizarra

George Washington

Aipamena

Amaia Aldanondo Percaz

Zangoza

Kosk egin zenidan

URTEA eta MODALITATEA

IZEN-ABIZENAK

HERRIA

IZENBURUA

Narrazioa DBH 1-2

María Armendariz Martínez

Lizarra

Basoetako izarrak

Narrazioa DBH 3-4

Irati Velez Ruiz

Tafalla

Puzzle baten moduan

Narrazioa 17-20 urte

Amaia Jaso Ramirez

Tafalla

Lur azpian

Narrazioa 21-30 urte

Mikel Abete Perez

Tafalla

Jainkoen erresuma

Poesia DBH 1-2

Araitz Errazkin Etxaniz

Lizarra

Bulimia

Poesia DBH 3-4

Julene Flamarike Jimenez

Tafalla

Jendeak dio

Poesia 17-20 urte

 

 

 

Poesia 21-30 urte

Edurne Urzain Andueza

Tafalla

Sokatiran

Aipamena

Maider Subiza Ozcariz

Tafalla

Bismillah

Aipamena

Maite Areitioaurtena Aznarez

Gollano

Nire Gollano

Sarituen iruzkinak

Urtez urte leihaketaren epaileek irabazleen lanen inguruan egindako iruzkinak.

Poesia sariak

Umorez zipriztindutako poema bat da, hamster bat protagonista duena. Hamsterrak gelditu gabe bizi dira eta gu ere maiz ez dugu atsedenik hartzen.
Eunate Paternain Sanz
Hamsterra
Norberaren barruko ahotsak zaila dira isilarazten. Hobe da haiei buruzko poema barregarri bat idaztea, gurekin batera barre egin dezaten.
Garazi Sota Pernaut
Hobe isilik!
Itsasoaren kantua entzunez dantza egin dezakegu olatuekin batera; edo atseden hartu, behar badugu, isil dagoenean. Itsasoari buruzko poema sakon zein iradokitzailea.
Arai Goñi
Itsasoaren kantua
Errepikapenez, anaforaz eta tentsioaz ongi kudeatzen duen poesia engaiatu honetan poetak emakumeek pairatzen dituzten bidegabekeriak salatu eta haiei buelta emateko gogoa azaltzen du suharrez.
Irati Berrotaran Velaz
Gugatik
Aitonaren heriotza gai nagusia duen lan sentibera honetan egileak olerki xume eta hunkigarria sortu nahi izan du, horretarako baliabide foniko sotilak eta erritmoaren erabilera ere baliatuta
Ainara Alfaro Rui
Zerura begira
Barne pentsamenduaren zirimolan abiatzen da olerki hau, munduan egindako hutsek ekar dezaketen soka luzea eta mingarria hizpidera ekarriz. Olerkiak egiten duen elipsiaren erabilera nabarmentzekoa da.
Unai Ayucar Montero
Nire akatsak
Errimaz lagunduta aurrera egiten duen poema honetan hainbat dira jorratzen diren gaiak. Kezka nolabait geografikoetatik gizarte honetan ezinegona sortzen duten bestelako bidegabekerietara.
Maite Areitioaurtena Aznarez
Giza baldintza

NARRAZIOA SARIAK

12 urteko gaztetxo baten istorioa kontatzen du, Errusiar mendi batean igotzeko komeriak dituena eta hori lortzeko protagonistak hainbat trikimailu erabiltzen ditu.
Artai García de Eulate
Errusiar mendia
Juanita, 12 urteko gaztetxoa, mundua esploratzea eta leku berriak ezagutzea gustatzen zaio. Mapa misteriotsu baten agerpenarekin istorioa kontatzen digu
Hugo Ruiz
Juanitaren abentura
Hiba eta Maren bikiak dira protagonistak eta banaketa gogor baten istorioa kontatzen du. Elkarrekin jarraitzeko borroka ederki islatzen du.
Amale Apesteguia Bakaikoa
Gurasoen banatzea
Ama galdu duen gaztearen istorioa dugu, modu ederrean azaltzen digu bere ezinegona. Bizitzan ditugun sentsazioei buruz dihardu, ondoan lagun bat gu laguntzen egotea zein garrantzitsua den azpimarratuko digu.
Maia Campos Marco
Isiltasunaren hizkuntza
Kamera noiznahi atera dezaket eta ez luke ezertarako balioko. Horrela hasten da kontakizuna, eta bizitzan ditugun gauzak zein suntsikorrak diren azaltzen digu, nola dena di-da batean gal dezakegun.
Aitziber Iparrea Maya
Kamera noiznahi atera dezaket
Eguneroko baten egitura duen istorioa dugu. Gazteen kezkak deskribatzen ditu istorioak: amaren lana, maitasuna, loa kentzen dizkieten gaiak, sare-sozialak...eta baita ziriak eta gezurrak ere.
Ainara Wendler
Amaieraren hasiera
Prosa eder eta kutsu existentzialista batekin gaur egungo hainbat gizarte arazo lantzen ditu: etxegabetzea, herrien bonbardaketak, osasun publikoaren egoera… Fabrika langile bat eta alienatutako familia baten “neskame” bat protagonista dituelarik. Testu benetan zoragarria.
Onintze Arrastia
Bizirauten ikasi
Hegazkin istripu baten deskripzio gogor batekin hasten da, oso ondo idatzia, ondoren pertsonaia nagusia egoera hartara nola iritsi zen azaltzeko, flash-back bat erabiliz. Ezusteko amaiera batekin, irakurlea harritzea lortzen du.
Urko Lopez Garralda
Idazlana
Eguneroko baten itxurarekin hiru garai desberdin batzen ditu: Gerra Zibila, erregimen frankista eta oraina. Era batean, amona eta biloba baten elkarrizketa asinkrona bat delarik.
Amaia Bihotz Zugarramurdi Menta
Gure bizitzen kontaketa

MERINDADEETAKO SARIAK

Erritmoz eta errimaz betetako poema bat da, pirata bat deskribatzen diguna, txalupa batean dituena iragana, oraina eta etorkizuna.
Duna Galilea
Pirata
Uholdea bezalako poema, jario handikoa, arnas luzekoa, non sufrimenduak eta itxaropenak, norberaren gaineko zalantzak eta nortasunaren berrespenak, bat egiten duten, azkenean ondorio baikor eta eraikitzaile batera iritsita.
Amaia Bihotz Zugarramurdi Menta
Dana
Hiru mediku pertsonaia nagusi bezala dituen istorio honetan haietako baten familia arazo batek garrantzi osoa bereganatuko du. Lan mota horrek dakarren alde txarra primeran islatzen du.
Xabier Etxeberria Lopetegui
Oroimena bizirik
Testu laburra, bizia, abilezia handiz 23 urteko emakume baten Roland Garroseko tenis finala deskribatzen digu, baita partida horren ondorengoko egun gogorrak ere.
Oneca Iturgaiz Ciriza
Segundoen ametsa

Sari orokorrak

Kaleko tonu jostarian egindako olerki honetan soiltasuna eta ironia dira nagusi. Poema laburra da, berez esaldi bakan baten inguruan garatua, baina horrekin aski du norberaren kezka, ardura edo arazoen aurrean urruntasuna aldarrikatzeko.
Ion Armendariz Berango
Nire buruko mina
Poema honetan, dakarren mezu positiboaz gain, metafora eta korrelazioa bezalako tresna poetikoen erabilpen egokia nabarmengarria da. Negarraren ondoriozko hiru elementu (malkoak, begi gorriak eta buru pisutsua) aurkeztu eta bakoitza irudi batekin lotuko zaigu (euria, odola eta bizitza), ondoren horiek berriz hurrenkera berean berragerarazteko.
Bera Berrio Esquiroz
Ispilua
Udaberriaren gai tipikoa darabil poema honek, baina ongi asmatzen du zerbait berria ekartzen; hasieratik sumatzen dugun maitasun harremana azkenean deskubrituko dugu lore eta erle baten artekoa dela, eta biek balio diote egileari leialtasunari buruz ere gogoeta egiteko.
Eunate Paternain Sanz
Loreak udaberrian
Olerki honek duen erritmo eta errimaren laguntzarekin, pertsonaia baten (farozain zaharraren) istorioan barneratzen gara. Irakurlea hunkitzen eta, eszenaz eszena, amaiera triste eta melankoliak jotako batera eramaten daki egileak.
Eider Flamarique Tejerina
Farozaina
Maitasunezko poema soil eta argia da, amodioak ekarri ohi duen betetasun sentsazio errepikaezina betirako nahi izatearen sentsazioan oinarritua, bizitza eta unibertso bakarrean sartu ezin dena.
Aitziber Iparrea Maya
Isiltasuna, estimatu behar zaitut
Olerki jostari honek jarrera kontrajarrien bidez egiten du aurrera, modu dibertigarrian, are misterio aire batez, ezusteko amaiera batera arte, non irakurleak deskubrituko duen olerki erromantiko bat irakurtzen aritu dela denbora osoan, irribarreen lapur batez aritu dela
Lide Etxarri – aita Toño
Lapurreta galanta
Poema honetan euriak laguntzen du barneko dudak eta minak, bihotzaren kezka sakonak, argitzen, edo gutxienez beste begi batzuez begiratzen. Eraldaketa baten kontaketa izan daiteke. Hitz zehatzez eta irudi indartsuez osatutako olerkia, etorkizun handikoa
Maite Areitioaurtena Aznarez
Iruña 26/04 19:00
Izenburutik beretik ikusten dugu lotuta eusten gaituenaren eta hortik askatzeko gogoaren arteko tentsioa, olerki osoan mantentzen dena, hitzen ekonomia handiarekin. Eutsitasun horrek ez du saihesten ondokoa bezalako aurkikuntza ederra: “Bada inor gabeko lur / eta lurrik gabeko nor”.
Naroa Villar San Martín
I(h)esi
Genero epistolarra maisutasunez erabiltzen duen narrazioa dugu, intimismotik ere zerbait baduena. Lagunartekotasuna, menpekotasuna, eta nerabezarotasunak berekin dakartzan zenbait auzi literaturaren bidez islatzen dituen kontakizun xehea da aurkezten zaiguna.
Irati Berrotarán Velez
Dena ez da hemen bukatzen
lehenengo pertsonaren testigantzatik kontatzen den detektibe-istorioa da narrazio erakargarri honetan eskaintzen zaiguna. Kontu hutsalak alde batera utzi, eta narratzaileak, trebezia handiz, herri txiki bateko misterioetan harrapatzen gaitu irakurle gisa.
Andoitz Casanova Ezpeleta
Sei aste
Zurrunbilo baten barnean begiratzera garamatzan kontakizun aparta. Metafikziora hurbiltzen den narrazio soila dugu, gehiegizko apaingarririk gabekoa, neska gazte baten ilusioa eta asmo literarioak modu harrigarri batean aurkezten dizkiguna
Bera Berrio Esquiroz
Nire balkoitik begira
Aro Modernoko Euskal Herri sinesgarri batera garamatzan kontakizun landua dugu, mitologiaren aztarnak baliatzen dituena. Sorginez, lamiez eta izaki ziraragarriez dihardu kontakizunak, bai eta haiek XVII. mendeko euskaldunen munduan zuten berebizikotasunaz
Xabier Larraburu Marquina
Labarrako sorgina
Denboraren igarotzeaz heldutasun nabarmenaz hausnartzen duen kontakizuna dugu, literaturaren aldetik kalitate handikoa dena, bide batez. Narrazioak, gainera, aldarrikapenetik ere zerbait izan baduela argiki antzematen da, ahots narratiboa emakume zahar batena den aldetik
Leire Goikoetxea – Ama Txaro
Bizitzaren erlojua
Familia arteko gertaera izugarria da aurkezten zaiguna, sinestezina ia-ia. Izugarrikeria hori, baina, ez da gordintasunez islatzen, literaturak baimentzen duen tonu errugabeaz baizik. Istorioak, gainera, hilen gauak berekin dakarren xarmarekin bat egiten du, narrazio interesgarria sortuz zinez
Xabier Zufiaurre Ayerra
Hilen gaua
Egileak gauza arraroak gertatzen omen ziren herri bat aurkezten digu, animaliak nagusitzen diren kontakizun honetan. Don Patxi eta Mateo astoa dira protagonistak eta haien nondik norakoak modu ederrean aurkezten zaizkigu.
Leire Asurmendi Gracia
Mateo astoaren abenturak
Protagonistaren sentimenduak eta elkarrizketak bikain uztartzen dituen kontakizuna dugu, hausnarketa sakonekin. Irakurlea lehen esalditik harrapatzen jakin du idazleak
Onintze Arrastia Mauleon
Bidelagunak

MERINDADEETAKO SARIAK

Hizkuntza poetikoaren jabetza erakusten duen poema honetan askotarikoak dira aurkezten zaizkigun irudiak, tartean ukitu surrealista batek jotakoak, baina jario eta joritasun horrek amaiera lasai eta etsi batera garamatza, non isilik dauden hitzak
Gaizka Gonzalez Barragan
Anitzak
Baso Sorgindu baten sekretuak kontatzen dizkigu egileak. Era misteriotsuan irakurleari bertaratzeko gogoa ematen dio, erabaki okerra hartu duela erakutsi arte.
Adrian Itoiz Lacosta
Baso sorgindua
Irudimen izugarriaz jositako istorioa dugu Lunetak, salaketa, Interneta, betaurreko batzuk eta milaka kontu ezberdin kontakizun bakar batean modu pausatu baina dinamikoan aurkezten dituena
Eunate Paternain Sanz
Lunetak
Amets protagonistak ez du bere izena ausaz aurkeztea erabakitzen, ziurrenik, kontakizunak berak ere onirikotasunetik ere zerbait baduen aldetik. 16 urteko gazte baten istorioa trebetasunez josten da narrazioan, euskal mundu mitologikoaren zantzuekin osatuz gainera
Paula Sanchez Lopez de Dicastillo
Amets
Malenkoniaz beteriko hitzak erabili ditu egileak maitearen hutsunea zedarritzeko. Maiteak erabaki du alde egitea, baina poetak ez ditu arrangurazko hitzak joan denarentzat, asmorik onena opatzen baitio. Itsasoko metaforek aberasten dute testua.
Edurne Zufiaurre Ayerra
Nire tristura
Bakardadeari buruzko poema bat da, soila eta, aldi berean, aberatsa. Originala da poemak normalean hautatua izan ez den bakardadeari buruzkoak direlako. Poema honetan, ordea, protagonista pozik dago bere bakardadean eta paisaiari erreparatzen dio arretaz.
Maitane Lizarraga
Ilunabarra hondartzan
Eskua hartzea maitasunezko keinu bat izan daiteke, baina poema honetan maitasunaz haratago doan keinua da, eta indarra adierazten du. Izan ere, eskuz esku katea bat eratu daiteke, edo pareta sendo bat, gaitz eta ankerkerien aurrean babestuko gaituena. Indar handiko poema bat da, beraz.
Irati Usabarrena
Eskuak
Poetak atzera egiten du testu honen bitartez eta bere oroitzapenetan arakatzen du. Oroitzapen horiek tristura dakarkiote. Nostalgiaz betetako testu bat da, baina, horretaz gain edo horren gainetik, aurrera egiteko dei bat ere bada. Etsipenaren kontrako antidoto bat.
Maite Areitioaurtena Aznarez
Oroimenak
Laguntasunaren aldarria egiten du egileak poema honetan. Egitura soila du testuak, baina bukaerako esaldiak gogoetarako helduleku bat emango digu. Soiltasunaren sakontasunaren adibide garbi bat da poema hitz lauz zer pentsatua ematen digulako.
Ainara Alfaro Ruiz
Lagunak
Neska bikaina nai baina… izeneko poemak norberaren kontraesanak agerian uzten ditu, bakoitzak erakusten duenaren eta benetan sentitzen duenaren arteko aldea. Behin eta berriro errepikatzen den egitura bat du olerkiak, ahots poetikoaren egoera in crescendo batean agerraraziz. Epaimahaiak poemaren zintzotasuna balioetsi du.
Maialen Segura Ibarrola
Neska bikaina naiz baina…
Poema originala da, tonu dibertigarrikoa, neurri handi batean autoironikoa. Poesia generoaren kritika berehala autokritika bihurtzen da, olerkien erredundantziari barre egiten baitio erredundante gertatzen diren baliabideen bidez.
Markel Sueskun
Erredundantea
Olerki gogoetatsua da, erritmoa ongi zaintzen duena, soinu ahoskideak bilatzen dituena, errimari ihesi egiten ez diona, Historiaren une jakin bati lotutako hausnarketa poetikoa, aurrera begiratzeaz eta iragana gogoratu beharraz.
Unax Indurain Irañeta
Gernika
Hasiera melankoniatsua duen olerkia, gauza guztien aldatzeaz (“gezurra da egia zen guzti hura”). Hasiera orokor hori gutxinaka lurreratzen doa, gorpuzten doa, maite irrika bat bihurtuta, eta aldi berean erritmoa, poemaren arnasa, azkartzen doa, amaieran lehertu arte.
Aske izaterik bada
Poesiaren baliabideak ongi kontrolatzen duen poema neurritsu eta orekatua da. Lerro bat tarteka errepikatzen da, lur planetaren suntsipena eta horren lekuko geldi daitekeen natura kontrajarriaz. Horixe da olerkiaren gaia, ezkorra, haren ezkortasunak berak oharpenerako ere balio ahal dio irakurleari.
Eneko Azkona
Lore gorria
Narraziogintzaren frekuentzia tentuz markatzen duen testua, pertsonaien eraikuntzan klabeak emanez eta informazioa ganoraz eskainiz. Gazteen arteko harremanak modu naturalean islatzeaz gain, kanon estetikoen inguruan hausnartzen duena, adiskidetasunaren balioa literaturaren bidez aztertuz.
Iraide Apestegia Bakaikoa
“Asteburua laku ondoko etxean”
Lirika eta kontakizuna uztartzen dituen errelatoa dugu honakoa. Heriotza, ama-alaba harreman korapilatsuak eta auzi unibertsalak fikzioaren bidez irudikatzen dituen prosa leuna dugu, euskal mitologiari ezusteko alusio zuzena eta egokia eginez gainera. Narrazio aberatsa aurkezten zaiguna.
Ura Vergara Aguirre
“Ilargi beteko gauak”
Hartzailea kontakizunari lotuta bizitzera derrigortzen duen narrazioa. Tristurari ihes egiteko estrategian datza egoera: hots, lagunen arteko elkar-ulertzean. Nostalgiaz beteriko errelatoa dugu honakoa, sentimenduen gehiegizko azaleratzean sekula galtzen ez dena.
Ainara Iriarte Zabalza
“Almendrondoko neska”
Baserri-inguruan abiatzen den istorioa. Maitasunaren balioa lehenbiziko lerroetatik aditzera ematen duen sentimendu handien errelatoa. Hizkuntza landua aurkezten zaigu oraingo honetan, arbasoen hitzak eta ahozkotasuna hizpide hartuz maisuen eran.
Arrate Sola Itoiz
“Bakarrik nirea”
Neska gazte baten sufrimenduam galerak dakarren zama, ezinegona, malenkonia bateratzen dituen trama. Sexu-abusuek dakarten hondamendiaz, justiziak konpon ezin ditzakeen traumez mintzatzen zaigu egilea, irakurlea zeharka, gutxinaka errealitateren berri izatera eramanaz.
Oier Martinez Laboreria
“Iluntasuna Lekunberrin”
Istorio ederra kontatzen digu egileak, hasieratik irakurlea harrapatzen du protagonistaren dantzaren erritmoan. Hitzak eta esaldiak landuak eta ongi pentsatuak, ez dira ustekabekoak.
Onintze Arrastia Mauleon
“Zortziko bizia”
Kontakizun fantastiko eta originala, irakurleari hasieratik irakurtzen jarraitzeko bide ematen dio. Deskripzioen bidez misterioa bukaeraraino eramaten du.
Julene Berrio Eskiroz
“Itzala azaleratzean”
Protagonistaren pentsamendu, ideia eta bizitza modu ederrean kontatzen du, istorio irakurterraza bezain sakona da “Sagarrondoa”. Senide bat galtzearen min hartara poliki-poliki eramaten gaitu, modu ederrean.
Julene Flamarique Jimenez
“Sagarrondoa”
Abiadura biziko kontakizuna da “Ezin lorik hartu”, gazte bati gertatzen zaizkionak kontatzen ditu. Istorio honetan errealitatean gertatzen ahal diren egoerak kontatzen dira, bizitzan egoera politak eta zailak bizi ditugula gogorarazten digu idazleak.
Uxue Gogorza Aznar
“Ezin lorik hartu”
Indartsu hasten den istorioa, nobela beltzaren kutsua duena. Istorioaren denbora ere ongi neurtua dago, irakurleari atseden hartzen uzten dio. Protagonistaren beldurrak, ezinegonak eta pena ederki deskribatzen ditu.
Olaia Martinez Guembe
“9 gau”
Ipuin honek gaixotasun eta ezbehar pertsonalen erdian maitasuna agertzeak ekar ditzakeenak kontatzen ditu prosa dotore eta ñabarduraz jositakoarekin. Protagonistaren heldutasun eskuratu berria narratzailearena ere bada.
Eneko Rodríguez Fernández
Izan ezin ginen guztia
Ipuin lirikoa, jakintsua, barne-bildua eta bitxia, heldutasun handiz idatzia. Harreman pertsonalak eta botanika uztartzen ditu, kultura popularreko zenbait aipamenekin ere.
Amets Muñoz Bermejo
Eguzkiloreak ilargiari begira
Hunkidurak jotako narrazio intimista, ukitu lirikoez markatua. Barne aldaketa baten ondorioak islatzen ditu, atzean utzitakoak min emateari utzi eta aurrerakoak barne bakea ekartzen duenekoa.
Onintze Arrastia Mauleon
Garai berrien islada
Bikote harremanen zailtasunari buruzko ipuin zorrotza, informazioa modu egokian dosifikatzen duena, tentsioa lortuz. Nahiaren eta beharraren arteko bereizketak sortzen duen kalapitaz.
Amaia Jaso Ramírez
Nahietan beharrak
Naturatik norberaren sentimendura jauzi egiten duen poema honek erritmo eta errepikapenen erabilera zentzuzkoa egiten du.
Nora Urrea
Paradisua
Poemak eguzkia eta batez ere ilargia pertsonalizatzearen bidez ia amodio istorio astronomiko bat eskaintzen du. Irudi argiak eta hitz zehatzak darabiltza.
June Berrio Esquiroz
Eklipsea
Arnas luzeko olerkia, non ahots sendoko ni poetiko batek, autoezagutza handiaz hornitua dirudienak, eramaten gaituen jarrera hedonista batetik bakardadearen onarpenera arte.
Amaia Jaso Ramírez
Baldin eta zentzudun banintz
Ipuin beltza, non ametsa eta bizitza nahasten den, azkenean emaitza bat eta bera izateko. Kondena bat balitz bezala, familiaren barruko heriotza tragikoek beste bat daramate eskutik. Misterioz zipriztindutako istorio latza.
Iraia Sola Iguacel
Erretzen diren malkoak
Bide zuzenetik oker izeneko poemak sentimenduen kudeaketa zailaz dihardu erritmoari ongi eusten dion tonu apal batean, ia kantu batean bezala.
Naroa Villar San Martín
Bide zuzenetik oker
Meritu handiko girotze historikoa du istorio klasiko honek. Bertan narrazioak ere beste garai bateko kutsua dakar. Ipuinaren elkarrizketa ugarik bizitasuna ematen diote kontatutakoari.
Eider Pelaez
Bi maitaleen kondaira
Pertsonaia xume baten deskripzio subjektiboa ematen zaigu, modu apal, soil eta, aldi berean, zehatz eta xehean egina. Istorio miresgarririk gabe, hitzezko erretratua eta omenaldia eskaini nahi zaio protagonistari. Sentiberatasun handiko lana da, Julia akordura ekarri nahi duena haren heriotzaren ondotik.
Onintze Arrastia Mauleon
Julia
Gerra Zibilaren inguruko istorio bat era ezohikoan jorratzen du, liburuak irakurtzen dituen pertsonak istorioan eta, areago, pertsonaien larruan sartzeko gaitasuna haragiztatzen duen aldetik. Ipuin beliko metafikzional originala eta ezohikoa da, irakurlea jakinminez eta harriduraz zipriztintzen duena.
June Iriarte
1936
Ipuin misteriotsu honek ironia dosi ederra erabiltzen du hirigintzaren atzeko kontuez aritzeko. Izan ere, inork ez dakit zer ezkuta dezaketen aparkaleku bat eraikitzeko lanek. Oso tarte laburrean efizienteki betetzen ditu ipuinaren urrezko arauak. Alde horretatik, ipuin biribila da, eta trama oso ongi harilkatua dago hasieratik bukaerara arte.
Mikel Abet Perez
Submariner
Poetikora jotzen duen prosa moldea erabiltzen du. Teknika narratiboen halako ezagutza bat erakusten du ipuinak, flashbacken erabilera erakusten duenez. Amodio debekatu baten kontaketa itxaropentsua da, esaldi iradokitzailez betea, ametsak tarteka bete daitezkeela erakusten duena.
Izadi Segura
Krisantemo gorriak
Graziaz, gatz eta piperraz, idatzitako barne bakarrizketa da, familia baten barruko hipokresia eta zekenkeria errukirik gabe azaleratzen duena, baita gazte batzuen jokamolde arduragabea salatzen duena ere, heldutasunetik. Diruak barrenak nola mugiarazten dizkigun erakusten digu, familiakoak ezpondan uzteraino.
Eider Caballero Sanchez
Amonari komeriak
Soiltasunetik sakonera egiten du poemak, irudi erraz eta argien bidez, tipografiarekin ere jolas eginez. Gaztaroaren suhartasuna dramatismorik gabe islatzen du. Estetikoki oso landua dago, forma ez baita hutsala poesian, inondik ere. Kasu honetan, osagarria eta lagungarria zaio adierazpena adieraziari.
Oihan Hualde Guillen
Bizitzaren zuhaitza
Mina bere osotasunean ulertzen saiatzeko ahalegina da olerkia, sentimenduaren konplexutasunari bizkarra eman gabe. Erritmo egokian garatua dago. Alde horretatik, minaren nolakotasuna xehetasun handiz ematen du ezari-ezarian. Oinazeari aurrez aurre begiratzeko saiakera da.
Amaia Jaso Ramirez
Minari
Gertuko norbaiten ausentziaz dihardu, heriotzaz ere modu dotorean —zeharka baino ez— aipatuta, eta heriotzak ekar dezakeen ahanzturaz eta aurre nola egin. Errima eta erritmoa bilatuta. Soiltasunaren edertasunaren adibide bat da poema hau, arras iradokitzailea hitz gutxi eta neurtuak erabilita.
Naroa Villares San Martin
Ahanzturaren zaindari
Sentimenduari, kasu honetan beste pertsona urrun edukitzearenari, heltzen dio poesiak tradizionalki egin duen zeharkako moduan. Horretan asmatzen du, bizipen pertsonaletik esperientzia orokorra sentiarazita. Izan ere, denok sentitu dugu noizbait ez diogula behar bezalako agurra eman gure hurbilekoa genuen bati.
Leire Gardoki Zubelzu
Distantzia
Apiriletik maiatzera igarotzen den gazte baten kontakizuna dugu honakoa. Desberdina izateagatik bere herrian preso sentiturik Ingalaterrara ikastera joatea erabakiko duena. Eguneroko moduan kontatuko istorio honetan gertakizunak protagonistaren barne emozioez zipriztinduta soma daitezke. Hala, irakurleak pertsonaiarengan eraldaketa bat hauteman ahalko du, izan ere, bizitza berri honetan bere izaera eta nortasuna mugarik gabe garatzeko testuinguru egokia topatuko du.
Udara Pascual Semitiel
Hau izango al da nahi dudana
Norberaren barruko ahotsak zaila dira isilarazten. Hobe da haiei buruzko poema barregarri bat idaztea, gurekin batera barre egin dezaten.
Garazi Sota Pernaut
Hobe isilik!
Lan kontuak direla eta gurasoak Ameriketara joanda etxean bakarrik geratu diren bi neskatoaren istorioa. Narrazio osoan zehar tentsioa da nagusi, ekintzak edota, hobe esateko, ezbeharrak etenik gabe bata bestearen atzetik etorriko dira, tragedia kontakizun osoaren jabe eginez eta familiari ezer onik opa barik.
Ane Urdin
Hilda aurkitu zituzten bi ahizparen istorioa