Parte hartu
Ager Vasconum literatur lehiaketa
Tafalla, Erriberri, Estella/Lizarra, Viana, Zizur Nagusia, Zangoza, Lodosa eta Garesko udalek eta Irantzu Mankomunitateak IX. Ager Vasconum Literatur Lehiaketa antolatu dute, poesia eta narrazioa modalitateetan, euskaraz.
2026ko oinarriak
Gaur arte bi modalitate saritzen dira lehiaketan, poesia eta narrazioa, eta parte hartzea multzokatuta dago adinaren arabera.
1. Kategoriak
2. Baldintza
3. Lanen neurriak eta sariak
Testuak Arial 11 letrarekin idatziko dira, 1,5eko lerro tartearekin, eta luzera adin tartea eta testu motaren araberakoa izanen da (olerkia edo narrazioa). Sariak ere modalitate eta adin tartearen arabera izanen dira:
- Narrazioa, DBHko 1. eta 2., gehienez 2 orrialde. Hiru sari, 50€koak.
- Narrazioa, DBHko 3. eta 4. mailak, 2-3 orrialde. Hiru sari, 50€koak.
- Narrazioa, 17-20 urtekoak, 2-4 orrialde. Bi sari, 150€koak.
- Narrazioa, 21-30 urtekoak, 2-5 orrialde. Sari bakarra, 300 €koa.
- Olerkia, DBHko 1. eta 2. mailak, 10 lerro gutxienez. Hiru sari, 50€koak.
- Olerkia, DBHko 3. eta 4. mailak, 15 lerro gutxienez. Hiru sari, 50€koak.
- Olerkia, 17-20 urtekoak, 20 lerro gutxienez. Bi sari, 150€koak.
- Olerkia, 21-30 urtekoak, 20 lerro gutxienez. Sari bakarra, 300€koa
Ohi denez, Eskualde/Merindade bakoitzeko lan bat aipatuko da, baldin eta aurkeztutako lanek horretarako merezimendua balute. Elkar Saria deituko zaio.
4. Non eta Nola aurkeztu
Paperean edo digitalean aurkezten ahal dira, honela:
– Paperean. Tafalla, Erriberri, Estella-Lizarra, Viana, Zizur Nagusia, Zangoza/Sangüesa, Lodosa eta Garesko udaletxeetan eta Irantzu Mankomunitatean.
Bi gutun-azal erabiliko dira:
Lehen gutun-azala. Kanpoan, lanaren izenburua eta egilearen adina edo ikasketa maila. Barruan, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa eta adina edo ikasketa maila.
Bigarren gutun-azala. Kanpoan, egilearen izenburua, adina eta ikasketa maila. Barruan narrazioa edota poema, eta lehenengo gutun-azala.
– Digitalean. euskara@tafalla.es helbidera bidali.
Mezu elektroniko bat bidaliko da lana WORD eta Pdf formatuetan erantsia, eta mezu berean, baina lanetik bereizita, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa eta adina edo ikasketa maila adieraziko dira.
5. Lanak aurkezteko epea
Lanak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 24an, ostirala, amaituko da.
6. Epaimahaia
Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Castillo Suarez Garcia, Angel Erro Jimenez, Amaia Aldanondo Perkaz eta Urtzi G. Elorza. Tafallako euskara teknikariak idazkari lana eginen du.
Idazlan onenak aukeratzeko, ondoko irizpideak izanen ditu kontuan epaimahaiak:
- Irudimena eta sormena
- Testuaren ezaugarri literarioak
- Testuaren arintasuna eta koherentzia/kohesioa
- Hizkuntzaren erabilera zuzena eta aberastasuna.
7. Ebazpena
Tafallako Udalak epaimahaiaren erabakiaren berri emanen die interesatuei ekainaren 11an. Informazio hori https://agervasconum.eus/ gunearen bidez ere zabalduko da.
8. Sari banaketa ekitaldia
Sari banaketa ekitaldia 2026ko ekainaren 18an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Garesko Zubipean eginen da. Eguraldi txarra eginez gero, Vínculo Etxean.
9. Argitalpena
Aurkeztutako lanak euskara zerbitzuen esku geratuko dira, eta hainbat bidetatik argitaratzea erabaki ahal izanen dute.
IX. Ager Vasconum Literatur Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Argibide gehiago aipatutako udaletan jaso ahal izanen da.
Nola parte hartu?
Tafalla, Erriberri, Estella-Lizarra, Viana, Zizur Nagusia, Zangoza/Sangüesa, Lodosa eta Garesko Udaletan eta Irantzuko Mankomunitatean.
Dokumentazio guztia euskara@tafalla.es helbidera bidaliz edo azpian agertzen den formularioa osatuz.
Inskripzio formularioa
Nahiago baduzu webgunetik zuzenean egin dezakezu zure inskripzioa lehiaketan azpiko formulario osatuz.
1
Parte hartzailea
Osatu parte hartzailearen informazio guztia.
2
Fitxategiak
Gehitu zure lana WORD (.doc, .docx, .odt) eta PDF formatuan.
3
Baldintzak
Pribatutasun baldintzak onartu eta bidali formularioa.
- Inskripzioak itxita -
DATUEN BABESA
Tratamenduaren arduradunak: Lizarra, Tafalla, Erriberri, Gares, Zangoza, Lodosa eta Vianako Udalak eta Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Helburua: Ager Vasconum lehiaketarako izen-emateak kudeatzea.
Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, udal bulegoetara joz.
Informazio gehiago: Pribatutasun Politika
DATUEN BABESA
Tratamenduaren arduradunak: Lizarra, Tafalla, Erriberri, Gares, Zangoza, Lodosa eta Vianako Udalak eta Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Helburua: Ager Vasconum lehiaketarako izen-emateak kudeatzea.
Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, udal bulegoetara joz.
Informazio gehiago: Pribatutasun Politika