Ager Vasconum literatur lehiaketa bertan behera

Egunotan ezagutzen ari garen egoerak (COVID-19 gaixotasunak eragindako itxialdiak) ondorioen artean ikastetxeetan hainbat programa bertan behera uztea ekarri du, eta baita teleeskoletara
egokitzeko lan eta estres gehigarriak, funtzionamendu berri honek eraginda. Eskualdeko ikastetxeak, irakasleak eta ikasleak literatura lehiaketa honen funtsezko partaideak dira, eta hainbaten aldetik jaso dugu kezka ea une egokia den Lehiaketarako. Gure kasuan ere argi ikusten ari gara nahi bezainbesteko jarraipena ezin diegula eman esku artean ditugun zenbait jarduerei.
Hau noiz amaituko den zaila da jakiten, eta guk hasiera batean jarritako epeak ez direla beteko aurreikusten dugu. Honengatik guztiagatik Ager Vasconum parte hartzen dugun udalok erabaki dugu aurtengo Ager Vasconum Literatura lehiaketaren 4. edizioa bertan behera uztea.

Baliteke zenbait gaztek jada lanak idatzita izatea, hortaz, honakoa adostu dugu:

Lan horiek aurten aurkeztu ahalko dira, eta 2021eko Ager Vasconum lehiaketan parte hartu ahalko dute.
Autoreak zein adin tartean lehiatuko, aurtengo adina kontuan hartuko da.

Lehiaketak orain arte egin duen ibilbidean gastu bakarra sortu du, inprenta gastua hain zuzen ere (kartelak eta foiletoak). Osotara 458,17€. Gastu hori partaide garen udal
guztien artean ordaintzeko konpromisoa hartu dugunez (horrela jasotzen baita hitzarmenean), hainbanaketa egitea pentsatu dugu.
Erantsitako beste dokumentu batean ikus dezakezue gastu-banaketa proposamena. Erabakia babesle, laguntzaile, eragile diren udal, ikastetxe, fundazioetako ordezkariei bidaltzen dizuegu jakin dezazuen eta egoki jotzen duzuen moduan jokatu dezazuen.

Berria partekatu